Baserriko produktuen eskaintza zabala bihar Seber Altube plazan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko maiatzaren 15a

Otsaileko baserritarren azoka.

Maiatzeko baserritarren azoka egingo da bihar Seber Altube plazan (09:00-14:00). Hil honetakoan ez da antolatu azokaren osagarri izateko ekitaldirik eta beraz, bertako zein kanpoko baserritarren produktuek hartuko dute protagonismoa. Hamabost postu egongo dira: Arrasateko bost, Debagoienetik zein beste eskualdeetatik etorritako zazpi eta beste hiru postu berezi. 

Postu berezien artean antolatzaileek azpimarratu dituzte Nafarroako Erriberatik etorriko diren ekoizleak: "Gurean aurkitzen ez diren produktuak erosteko aukera egongo da: berakatza, askotariko arrozak, zainzuriak, orburuak... Produktu interesgarriak dira", adierazi du Udaleko Enplegu eta Garapen Saileko teknikari Marga Garmendiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak