'Reverb'-aren indarrak hartuko du Taupa zapatuan

Jagoba Domingo 2015ko mai. 15a, 12:00
Los Galerna 'Central Once' saioan.

Ordua heldu zaie Arrasateko maskaradunei euren azken lana etxean aurkezteko. Pasa den astean Valladoliden eta duela hilabete Mexikon Sangre en el Atlántico diskoa jendaurrean erakutsi ostean, Taupa tabernako terrazan izango da boskotea bihar, zapatua, 19:00etan.

Rock-and-roll instrumentala ikurtzat daraman taldearen laugarren erreferentzia da eta "gogo handia" dute Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin kaleratutako erreferentzia lagunen artean aurkezteko.

Instrumentalaren onarpena

"Kostata", baina, azkenik, surf instrumentalak "inguruan onarpena" lortu duela diote taldekideek. Duela zazpi urte jaio zen Los Galerna eta orduan entzule askok euren musika ez zutela "guztiz ulertzen" diote; askotan "abeslaria non dagoen" edo zergatik ez duten abesten galdetu dietela. Hala ere, ia hamarkada bat eta estudioko lau lanen ostean, "egoera aldatu" dela aitortu dute.
Taupako kontzertuan, gainera, diskoan kaleratutako kantuez gain, Mexikon grabatu zituzten El Chafal eta Tacos de ojo eta Silver Sounds estudioan grabaturiko Pipeloma kantuek ere argia ikusiko dute lehenengoz hemen.

'Sangre en el Atlántico'

Urtarrilean Bilboko Silver Sounds estudioan grabaturiko lana da Sangre en el Atlántico. Capsula taldeko Martin Gebara teknikariarekin egin dute lan eta "benetan pozik" daude emaitzarekin. "Soinu gordinagoa eta zuzenagoa" lortu dutela diote. The Cavernarios mexikarrekin partekatutako diskoa da; bakoitzak hiru kantu, "bi propio eta bestearen bertsio bat".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak