Izan ere, Iruñean lehiatu zen Maialen Axpe, ohorezko mailan, eta 3,85 metroko saltoaz laugarren sailkatu zen Atletico San Sebastian taldeko ordezkaria. Lehenengo mailan, berriz, Malen Ruiz de Azuak irabazi zuen, Bidasoako taldekoak 3.95eko marka egin zuen-eta.
Gipuzkoako eskola artekoak Ordizian
Bestalde, bailarako atleta gazteak Ordizian izan ziren eskola arteko atletismo topaketetan, eta bertan ere dominak barra-barra jantzi zituzten. Esaterako, 4x80 errelebo proban urrea jantzi zuten Iker Menosek, Aitor Arroyok, Alex Agirianok eta Egoitz Mañarikuak.