'Arriaran II. txapeldun!'

Ubane Madera 2015ko mai. 13a, 08:51
Prtidua amaituta, Arriaran II.a txapeldun.

Maiatzaren 15arekin lotura duen efemeridea dakar gogora gaur Josemari Velez de Mendizabal historiagileak: Arriaran II.a zenak buruz buruko bere lehen txapela irabazi zuenekoa. 60 urte beteko dira egubakoitzean. Eta "1955eko egun hura Arrasaten nola bizi izan zen gogoratu" nahi izan du historiagileak.

"Arriaran eta Soroa atzelariak ziren eta ongi ezagutzen zioten elkarri. Biak adin berekoak genituen baina arrasatearraren eskarmentua handiagoa zen pilota munduan. Hala ere, zaletuak ez zetozen bat bi pilotariak aztertzeko orduan eta zein zen faboritoa ez zegoen garbi", kontatzen du Velez de Mendizabalek.

Eta egoera berean zeuden adituak eta medioak, "ez ziren ausartzen irabazlearen izena asmatzera", dio Debagoieneko historiagileak.

Giroa bero-bero

Eguna iristean, domeka, Bergarako frontoia bete egin zen, giroa pil-pilean zegoen, eta Velez de Mendizabalek kontatzen du Radio San Sebastianek zuzenean erretransmititu zuela norgehiagoka; eta besteak beste, La Voz de España eta El Diario Vasco egunkarietan  kronikak izan zituela ere bai.

Eta lehia estu horretan, garaipena, azkenean, mondragoetarraren esku geratu zen. Nola erreakzionatu zuen Arrasateko herriak? Hori hurrengo ekarpenean ikusiko dugu, bukatzen du kontakizuna historiagileak.

Hurrengo kapitulura arte itxaron behar, bada. Bien bitartean, egun haren gaineko kontakizun osoa irakurtzeko Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak