Fagor Automationekin elkartutako enpresa bat saritu dute Taiwanen

Leire Kortabarria 2015ko mai. 12a, 15:31

Saritutako Leadwell-en makina.

Fagor Automationekin elkartuta dagoen Leadwell enpresari saria eman diote Taiwanen, Fagorren CNC batekin ekipatutako makina batengatik. 

Hain zuzen, makina erremintaren industriako berrikuntzan eta ikerketan bikaintasunarengatik 12. zeremoniako Award of Eminence (Bikaintasunaren Saria) delakoa eman diote bere CNC ™ 1500 tornuarengatik.

Lan asko egiteko gai den makina da, torneatu eta fresatu egin dezake, eta produkzioko tailerretan eta aeronautikako industrian erabiltzen diren kurba gainazalak fresa ditzake.

Fagor Automation eta Leadwell orain dela ia lau urte elkartu  ziren.  

Fagor 8065 errendimendurik altuenean maila altuko makina hau kontrolatzeko eskatutako konplexutasuna kudeatzeko gai da, eta aldi berean erabiltzeko oso erraza da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak