"Argazkiko zalgurdia Musakolatik “kale”rantz itzultzen ari zen, ziurrenik alondegiko zahagiren bat auzoko tabernaren batean utzi ondoren. Bidekurtze inguruan dago aterata argazkia eta ondo fijatzen bagara, bideko beste muturrean – gaur Gipuzkoako Etorbidea- Unión Cerrajeraren ikaztegi eta haroztegiko tailerrak ikusten dira. Ezker aldean, hondoan, eskola jarri zuten etxea ageri da. Eta eskuinean, Hierroren etxea", kontatzen du Debagoieneko historiagileak.
Argazkian azaltzen direnak honakoak dira: Heriz, zalgurdiaren jabea, haren seme Gabriel eta zutik, brusarekin, Andres Viteri azaltzen da, Herizen enplegatua. Ez du lortu, berriz, laugarren laguna identifikatzea, "baina pozik doanik ezin uka", dio Velez de Mendizabalek. Osorik irakurtzeko, hemen klika daiteke.