Zapatuan 08:00etan irtengo dira Arrasatetik. Segoviako ondoko herri baten hartuko dute ostatu, Torecaballerosen: "Segovian asteburu horretan txotxongiloen jaialdi bat dago eta horregatik ezin izan dugu ostaturik hartu bertan", dio abesbatzako diruzain Rosa Zubillagak.
Txotxongiloen jaialdi hori dagoela aprobetxatuta ez dute baztertzen kalean ere emanaldiren bat egitea: "Iñaki Maidagan zuzendariak kalean ere abestea proposatu du; ikusiko da, ea posible den".
Abesti elizkoiak oinarri
Emanaldi nagusirako errepertorioak abesti elizkoiak izango ditu oinarri: "Segoviako bikario jeneralak baldintza moduan jarri zuen eliz musika izan behar dela. Hala ere, harekin adostu genuen bi edo hiru abesti laiko ere abestea", dio Barriocanalek. Abesti horiek izango dira Kitolis, Oi ama Euskal Herria eta Penaz. Abesti elizkoiei dagokienez, honako hauek abestuko dituzte, besteak beste: Aita Gurea, Birjina Maite, Ave Maria, Ave Verum eta Agnus Dei.
Bartzelonan abesteko saiakera
Segoviako kontzertua lotu aurretik Goikobalukoak Bartzelonan abesteko saiakera egin zuten. Baina arrazoi ezberdinengatik ezin izango dute aurten egin: "Datorren urteko udaberrirako utziko dugu, ea posible den".