Arrasate Dragoi gimnasia taldekoek lan ona egin dute aste bukaerako txapelketetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 11a, 12:58
Uxue Azkue uztaiarekin. Argazkia: Edurne Elkoro.

Arrasate Dragoiko gimnastek hainbat txapelketa izan dituzte aste bukaeran. Batetik, Gipuzkoako eskola artekoen B mailako finalean, Uxue Azkuek emaitza onak lortu zituen. Bestetik, Espainiako gimnasia aerobic txapelketa izan dute Bilbon; eta, emaitza oso onak lortu dituzte.

Eskolartekoan, Uxue Azkuek emaitza hauek lortu zituen :
 
- Alebin B bakarka - esku libreak: 2.postua
- Alebin B bakarka - sailkapen generala: 3.postua

 

Espainiako gimnasia aerobic txapelketa

Aerobic-eko gimnastek urteko txapelketarik garrantzitsuena izan dute aste bukaeran. Maiatzaren 8tik 10era, Espainiako txapelketa, Bilbon.
Kanpanzar Harrobiak-en laguntzarekin, Arrasate Dragoi gimnasia taldeak emaitza hauek lortu zituen:
 
3.mailan
Bakarka: Araitz Altube. 10. postua.
 
3.mailan
Binaka: Mirentxu Amozarrain eta Eider Altube. 1. postua.
 
Aerodance
Taldeka: Maialen Gallardo, Maialen Diaz, Maite Oliden, Maitane Ugarte eta Leire Ugarte. 3.postua.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak