Goizean, 10:00etatik, 13:30ak artean ibili dira gazteak saskibaloiaz disfrutatzen, eta eguerdi partean benjamin mailakoek finala jokatu dute. Arratsaldean berriz, 15:00etatik, 20:00ak artean alebinak eta infantil mailakoak ibili dira. Guztira, 210 partidu jokatu dituzte plazako 12 kantxetan. Eguraldia lagun izanik, oso gustura ibili dira neska-mutikoak saskibaloiak disfrutatzen, eta bide batez kirola egiten.