Kulturateko klaustroa hartu dute Arrasateko Margo elkarteko kideek egindako margolanek. Egile bakoitzari panel bat egokitu zaio, eta bina lan jarri ditu bakoitzak erakusgai. Klaustroan zehar barreiatuta, elkartearen 25 urteak erakusteko moduko esposizioa osatu nahi izan dute margolariek. Ehun lan inguru bildu dituzte hainbat teknikaz egindakoak.
Erakusketa, jada zabalik geratu da, eta hilaren 29ra bitartean bisitatu ahalko da. Astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30erako ordutegian.
Margolan erakusketaren ondotik, bazkaltzeko hitzordua zeukaten taldeko kideek, 25. urteurrena behar den bezala ospatzeko.