Ediporen mitoa, umorez eta keinuz kontatua

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko mai. 9a, 13:00

Sofoklesek idatzitako Edipo tragedia grekoaren bertsio komikoa taularatuko du Portugalgo Compañía de Chapito taldeak, bihar, domekan, 19:30ean, Amaia antzokian. Sarrerak hamar eurotan eskura daitezke, antzokiko leihatilan eta arrasate.eus atarian.

Jorge Cruz, Marta Cerqueira eta Tiago Viegas aktoreak izango dira apaingarri gutxi izango dituen taularen gainean. Taldearen ezaugarriari fidel, apenas hitzik erabili barik, bada, ahotsarekin egindako zaratekin, gorputzaren mugimenduarekin  eta keinuekin komunikatuz, hamaika pertsonaien azaletan sartuko dira.  

Istorio gordina bada ere -besteak beste, aita hiltzen duen semeari buruzkoa- ikusleak barre egingo du negar egin beharrean; izan ere, hori da-eta, adituen esanetan, Compañía Chapitoren beste ikur bat, istorio gordinak umorez kontatzeko duen abilezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak