Arrautza jaurtiketa lehiaketa egin dute Eskolan goizean, San Pankrazio egunez

Jon Berezibar 2015ko mai. 7a, 15:40

Arrautza jaurkiketa lehiaketako aurtengo irabazleak.

Goi-Eskola Politeknikoaren zaindariaren eguna da gaur, San Pankrazio, eta, tradiziozkoa denez, arrautza jaurtiketako industria-diseinuko lehiaketa egin dute. Parte-hartzaileek kartoi mehez, sokaz eta ukipen-kolarekin eraikitako babesa osatu behar izan dute arrautza 15 metroko altueratik botatzeko. Bideo-jolas eta roboten lehiaketak ere egon dira. 

Aurten 52 ingeniari-gaik hartu dute parte, taldetan, eta hiru sailetan jokatu da lehiaketa: hegaldirik luzeena, politena eta diseinurik onena. Irabazleak hauek izan dira: 

Hegaldirik luzeena

- Taldearen izena: Cohetegg

- Parte-hartzaileak: Victor Perez, Peru Aresti, Jokin Urteaga eta Asier Ardaniza.

Hegaldirik politena

- Taldearen izena: Tornado

- Parte-hartzaileak: Jon Odriozola, Jon Ander Saltsamendi, Ander Villareal.

Diseinurik onena

- Taldearen izena: Bloritz

- Parte-hartzaileak: Saioa Gartzia, Ander Larrañaga, Joritz Hontecillas.

Telekomunikazioetako bigarren urteko ikasleek robot lehiaketa izan dute eta Telekomunikazio eta Informatikako lehen mailakoek bideo-jolasena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak