Musakolako mendi bizikleta martxaren noranzkoa aldatu dute

Mireia Bikuña 2015ko mai. 7a, 11:29

Maiatzaren 10ean (domeka) egingo dute VIII. mendi bizikleta lasterketa, eta berrikuntza bakarra du: "Orain arte Bakue eta Kurtzetxiki aldera hartu dugu hasieratik, eta Anporreta bukaerarako utzi dugu. Bada, aurten alderantziz egingo dugu", esan du antolatzaile taldeko Arkaitz Zeziagak.

Hori horrela, ibilbidea honako hauxe izango da: Musakola-Anporreta-Musakola-Zazpi bide-Zubillaga-Bedoña-San Josepe-Kurtzexiki-Bakue-Zazpi bide-Musakola. Ibilbide horrek 34 kilometro ditu eta 1.200 metroko desnibela. 

Baina, badago besterik. Zailtasun handiagokoa. 45 kilometrokoa. "Ibilbide luzea oso teknikoa da. Desnibel handia duena. Ia 1.700 metro. Maila handiko txirrindulariendako aproposa", dio Zeziagak.

Dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea: aldez aurretik, www.musakola.com atarian edo egunean bertan, lasterketa hasi aurretik Ziar-Ola elkartean.

Ibilaldiaren erdi inguruan eta amaieran anoa postuak ipiniko dituzte, eta guztira, 250 txirrindulari onartuko dituzte.

Umeendako bizikleta jaia 

Bestalde, egun berean, 10:30ean, umeendako bizikleta jaia egingo dute. Gazteendako ere bi ibilbide zehaztu dituzte. Biak ere, bidegorritik. Ibilbide erraza, Musakola-Ekilore-Musakola izango da; eta ibilbide zaila, Musakola-Elorregi-Musakola. 

Umeek duten mailaren arabera, akaso pertsona heldu baten laguntza behar izango dute lasterketan parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak