Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Maria Ubarretxena: "Udaleko aurrekontuaren %1,5 bideratuko dugu enplegua sustatzera"

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 6a, 12:53

Arrasateko Batzokian egin du aurkezpena Maria Ubarretxenak.

Arrasateko EAJk Udal hauteskundeetarako programa aurkeztu du. Maria Ubarretxena hautagaiak jeltzaleen hamar puntu nagusiak zeintzuk izango diren azaldu ditu. Programaren oinarria ekonomiaren eta enpleguaren indarberritzea izango dela azaldu du. Udal gobernura iritsiz gero, udal aurrekontuaren %1,5 enplegua sustatzera eta herriko ekonomia sendotzera bideratuko lukete.

Arrasateko ekonomia indarberritzeko plana jarriko dute martxan jeltzaleek udal gobernura iritsiz gero. Eusko Jaurlaritzarekin, Aldundiarekin eta enpresa pribatuekin hitzartutako plana izango da, elkarlanean egingo dutena. Hala azaldu du Maria Ubarretxena hautagaiak, EAJren programa aurkezterakoan.

Horrez gain, herriko saltoki txikiak biziberritzeko plana jarriko dute martxan, saltoki txikien sustapena eta dinamizazioa sustatuz. Azoka plaza berria herriko merkataritza sektorea bultzatuko duen motorra izatea nahi dute jeltzaleek; horretarako, leku aldaketa proposatzen dute.

EAJk udaleko aurrekontu guztiaren %1,5 bideratuko du enplegua sustatzera eta herriko ekonomia sendotzera.

Kale garbiketaren udal ordenantza

Ubarretxenak azaldu du kale eta ingurune garbiago bat gura dutela denontzat; horretarako, kale garbiketaren udal ordenantza garatuko dute eta, pantaila digitalak eta panelak jarriko dituzte adierazpen gune modura.

Zuzkidura etxebizitzak San Juanen

Gazteei zuzendutako proposamena ere aurkeztu du Ubarretxenak. EAJk zuzkidura etxebizitza sistema proposatzen du Grupo San Juanen, gazteen emantzipazioa errazteko. 40 metro koadroko etxebizitzak izango lirateke, eta beheko solairuan denek erabiltzeko hainbat zerbitzu egongo lirateke.

Ferixalekuko merkatu azokan aparkalekua

Mugikortasun alorrean ere hainbat proposamen aurkeztu dituzte jeltzaleek. Trafikoa hobetzeko plan orokorra ezarriko dutela esan du Ubarretxenak, eta herri erdigunean OTA bigun bidez arautuko luketela aparkatzea. Horrez gain, ferixalekuko merkatu azoka aparkaleku bihurtzeko asmoa dute eta Biteri-Laubideko aparkalekuei irtenbide bat emango liekete.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak