Kalitatezko lan askoz gozatzeko aukera egongo da zapatutik aurrera, maiatzaren 9an, 13:00etan inauguratuko da-eta erakusketan. Hilabetez, maiatzaren 29ra arte arratsaldero, bodegoiez, erretratuez zein errealismoan oinarrituriko koadroez gozatzeko aukera izango dute pintura zaleek.
Hainbat korronte artistiko daude ordezkatuta erakusketan; izan ere, margolari bakoitzak postu antzeko bat du eta bertan nahi izan dituen koadroak erakutsiko ditu.
Urteurren borobila ospatzeko asmoz ere, eskuliburu bat argitaratu dute eta salgai jarriko dutela aurreratu dute, gastuei aurre egiteko ez bada ere. Kulturaten ikusgai egongo den erakusketarako, kide historikoek eta berriek euren harri-koskorra ekarri dutela esan du Amaia Arantzabalek, Arrasate Margo Taldeko kideak. Eta margo taldearen osasun ona azpimarratu du.