EH Bilduren alkategai Eneko Barberenak asteon azpimarratu duenez, herri programak pertsonak jartzen ditu erdigunean: "Pertsona guztiok aukera berdinak izateko egingo dugu lan". Gainera, enpleguari "garrantzia berezia" emango dio koalizio ezkertiar eta abertzaleak: "Herriko langabeziari eta prekarietateari aurre egiten saiatzeko mahai bat osatuko dugu herriko eragile, enpresa eta langabezia zein prekarietatea sufritzen dutenekin. Diagnosi bat egingo dugu neurri zehatzak hartzeko".