Lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
-
Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.
-
Eskuz egindako kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrotakoak izango dira. Euskarri informatikoan (Pendrive edo Cdan) aurkezten dutenek gutxienez Din A3 tamainako paperean ere inprimatuta ekarri beharko dute.
-
Formatoak, nahitaez bertikala izan behar du.
-
Teknika librea izango da.
-
Obrak originalak izango dira.
-
Kartelek derrigorrez textu hau izan beharko dute: 2015 SAN JUAN JAIAK ARRASATE. Gainera aurrerago oraindik erabaki gabeko esaldi labur edo jaietako leloa gehitu dakioke kartelari.
-
Jaietako materialen euskarri ezberdinetan (zapi, pegatina,…) erabili daiteke aipatutako esaldi laburra; bakarrik, aukeratuko den kartel irudiarekin lotuta edo kartela osatzen duen elementuetako batekin batera, jaietako antolatzaileek erabakiko dutenaren arabera. Lehiaketa honetako irabazleari eska dakioke esan elementu hauetako baten diseinua egin eta argitara emateko prestatu beharreko lana. Zeregin hau jasotako sariaren barruan ordaindua egongo da.
-
Irabazleak 750 €ko saria jasoko du, (kopuru honi PFEZen atxekipena aplikatuko zaio).
-
Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
-
Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzekaldean lema bat duela aurkeztu behar dira lanak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
-
Kartelak behar bezala jasoak eta euskarri zurrun baten bitartez babestuak aurkeztuko dira ondatu.
-
Kartelak 2015ko maiatzaren 22a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztanleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.
-
Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.
-
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta hauek saririk ez emateko aukera izango dute, mailarik ez balego.
-
Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
- Autorea nor den zalantzan dagoenean.
- Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
- Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
-
Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.
-
Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat edo beste beharko balu hobeto inprimatzeko, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan. Ordenagailuz eginez gero, irabazleak kartela euskarri informatikoan aurkeztu beharko du inprimatuko den tamainan (70 cm x 50 cm).
-
Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta HOGEITA HAMAR EGUNeko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialek garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegian gordetzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.
-
Oinarri hauek, Udaletxeko iragartokian ikusgai egongo dira, baita Udaleko Web orrian ere (www.arrasate.eus).
-
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.