Arrasate Literatur Lehiaketako finalistak zeintzuk diren zabaldu du AEDk

Jon Berezibar 2015ko mai. 5a, 08:54

Pako Aristi idazlea.

Dagoeneko 22 saridunen izenak jakinarazi ditu Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak, 28. ediziorako. Ipuinetan 59 lan aurkeztu dituzte, poesian 33 eta bertso-paperetan 35. Sari banaketa maiatzaren 13an egingo dute eta Pako Aristi izango da gonbidatu berezia. 

Epaimahaia osatu dute eta laguntzaile izan dira Arizmendi ikastola, Arrasate Institutua eta Arrasate Herri Eskola irakasleak, Arrasateko Bertso Eskolako irakasleak, Xabier Betzuen eta Olatz Ibarluzea Gaztetxeko Bertso Eskolako kideak, Unai Bergaretxe eta Koldo Carrillo.  Maiatzaren 13an, eguaztenean, izango da sari banaketa ekitaldia, 18:30ean Kulturateko Loramendi areoan. 

Finalisten zerrenda hau da: 

Ipuin lehiaketa

  • LH 5-6: Nerea Bastardo de la Cruz eta Kiara Alvarez.
  • DBH 1-2: Josena de la Maza eta Haizea Arana.
  • DBH 3-4: Mikel Garitano eta Alaitz Beltran de Heredia.
  • Batxilergotik gora: Nerea Bastardo eta Nerea Gil.

Poesia lehiaketa

  • LH 5-6: Goizane Agirregomezkorta eta Itziar Cid.
  • DBH 1-2: Elaia Lasaga eta June Girado.
  • DBH 3-4: Marixe Ruiz de Austri eta Mikel Garitano.
  • Batxilergotik gora: Arantzazu Letona eta Itziar Elkorobarrutia.

Bertso-paper lehiaketa

  • LH 5-6: Naroa Agirre eta Eñaut Lasaga.
  • DBH 1-2: Oihana Arana eta Haizea Arana.
  • DBH 3-4: Marixe Ruiz de Austri.
  • Batxilergotik gora: Leire Etxezarreta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak