Vicenta Bengoak eta Sebastian Barriocanalek pozik jaso dute oroigarria

Monika Belastegi Aranzabal 2015eko maiatzaren 1a

Arrasateko San Andres auzoan jaiak ospatzen ari dira eta jaien baitan bazkaria izan dute gaur, barikua, auzoko 80 urtetik gorakoek. 67 bat batu dira, Corazon de Encina elkartean eta primeran bazkaldu dute Inazio Azkarragaurizar alkatea eta Juan Antonio Barriocanal zinegotzia lagun zituztela. Nagusienek oparia ere jaso dute: Vicenta Bengoa Iraolari (93 urte) zapia eman diote oroigarri gisa eta Sebastian Barriocanal Barriocanali (92 urte) txapela. Bazkaldu eta gero, dantzaldia ere izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak