AEBren eta Kubaren arteko egungo harremana hizpide bihar Mondragon Unibertsitatean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 4a, 08:30

Fidel Hernandezek, Pinar del Ríoko (Kuba) unibertsitateko irakasleak, hitzaldia eskainiko du bihar, maiatzak 5 Arrasateko Mondragon Unibertsitatean, 5001-5002 Areto Nagusian, 18:45ean. Kuba-AEB: blokeoaren amaiera? izango du izenburu saioak. Ondoren eztabaidarako tartea egongo da. 

Euskadi-Cuba taldeak, Mondragon Unibertsitateak, Biteri Ikastetxe Nagusiak eta Cubainformación TV-k elkarlanean antolatuta, Hernandez Kubak eta AEBk gaur egun daramaten elkarrizketa prozesua hurbiltzen saiatuko da, eta nazioarteko komunikabide handiek argitaratzen dutenaz haragoko informazioak ekarriko ditu. Irakasleak, kolaboratzaile ohi den Cubainformación webgunean zenbait material proiektatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak