Ikastoletako haurrentzat 'San Ferminetan Lesakan' iazko libururik onena da

Jon Berezibar 2015ko api. 29a, 16:21

Arizmendi guneko haurrak, botoa ematen.

Juul lehiaketan zuzeneko bozka bidez aukeratu dute Euskal Herri osoko DBHko 3.099 ikaslek John Andueza Arrasateko idazlearen liburua. 49 ikastoletan egin da hautaketa, baita gurean, Arizmendin, Aranzadin eta Txantxikun ere. 

Juul Lehiaketa Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen du urtero. 17. edizioa izan da aurtengoa. Haurrek eta nerabeek zuzenean botoa emateko aukera izaten dute eta 2015eko hautaketak Nazioarteko Liburuaren Egunean izan ziren, alegia, apirilaren 23an.

Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 49 ikastolek hartu zuten parte, tartean baita Almen-Arizmendi, Aranzadi eta Txantxikuk ere. DBHko gaztetxoen kategorian, guztira 3.099 ikaslek eman zuten botoa eta John Anduezaren San Ferminetan, Lesakan izendatu dute irabazle. Bigarren sailkatua Jon Arretxeren Beti iparralderantz liburua izan da, eta hirugarren sailkatua, berriz, Jasone Osororen Ezekiel. Beste kategoria batzuetan, Eneko Etxegarai idazlearen Puagg!!, Mario Ramosen Kili txikia, Toti Martinez de Lezearen Nur eta dortoken uhartea, edota Jeff Kinneyren Gizajo baten egunkaria izan dira irabazleak. Euskal Herriko gazte eta nerabeek, azkenik, Juan Luis Landa aukeratu dute ilustratzailerik onena. Juul Lehiaketaren sari-banaketa ekainaren 3an egingo da, Iruñeko Planetariumaren egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak