Bihar hasi eta maiatzaren 2ra arte jaietan murgilduko da San Andres

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko api. 29a, 13:09

Auzo bazkaria Gudarien plazan.

Apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 2ra arte jai giroak ez du etenik izango Arrasateko San Andres auzoan. Adin guztiendako egitarau zabala prestatu dute auzo alkatetzatik eta aurtengoan zuzeneko musikari eman diote garrantzia. Aurtengo nobedadea da Bergarako Zezenak ganadutegiak poniak eta bigantxak ekarriko dituela zapatu arratsaldean. 

Bihar, apirilak 30, haurrek izango dute protagonismoa. Txatxilipurdik askotariko ekintzak antolatu ditu auzo alkatetzarekin –Jon Barriocanal buru duela– elkarlanean: haur jolasak (17:00), 12 eta 16 urte artekoendako mahai-futbol txapelketa (17:30), haur eta gaztetxoendako txokolate-jana (18:30) eta buruhandiak Kurtzetxiki plazan (19:30). Euria egiten badu Gudarien plazan ibiliko dira buruhandiak. 

Agertokira itzulera 

Hurrengo bi egunetarako adin guztiendako egitaraua prestatu dute. Aurten, baina, pisu berezia izango dute kontzertuek. Sin Mas taldea bihar igoko da agertoki gainera 25 urte jo barik egon ostean eta zapatuan joko duen Iskanbila taldea ere oso kutuna da hainbat gazteren artean. 

Jarraian, egitarau osoa: 

Eguena, apirilak 30:
16:30ean etxafleroak
17:00etan haur-jolasak Txatxilipurdik antolatuta
17:30ean futbolina 12 eta 16 urte arteko gazteentzat. Izena emateko epea 17:00etan irekiko da. Txatxilipurdik antolatuta.
18:30ean haur eta gazteentzako txokolate banaketa
19:30ean buru handiak Kurtzetxiki plazan (euria egingo balu, Gudarien plazan)

Egubakoitza, Maiatzak 1:
10:00etan etxafleroak
12:00etan meza nagusia
12:00etan poteoa kalerik kale Incansables txarangarekin
14:30ean auzoko 80 urtetik gorako jubilatuentzako bazkaria, Corazon de Encina elkartean. 50 pertsona baino gehiagok eman du izena. Musika ez da faltako eta omenaldia jasoko dute amama eta aitona zaharrenak: Zapi eta txapela bana jantziko zaie, hurrenez hurren.
14:30ean auzo-bazkaria Gudarien plazan, Incansables txarangarekin. Gaur (asteartea) azken eguna da tiketak erosteko auzoko tabernetan. Bazkarian tokia egongo da 150 heldurentzat eta 50 haurrentzat. Menua:
Entsalada, Azpilikueta harategiko lagunek gozatuta
Bildotsa burduntzian, Eusko Labelek bertan prestatuko du
Edariak, auzoko Jose Antonio Hernandez banatzailearen eskutik
22:00etan Sin Mas eta Tribus Ocultas (Tributo a Radio Futura) taldeen kontzertua, Gudarien plazan

Zapatua, maiatzak 2:
10:00etan etxafleroak
11:00etan kalejira Arrasateko Gaiteroekin
17:00etan haurrentzako poniak eta zezentxoak, Hiruki plazan. Bergarako Zezenak Ganadutegiarekin.
22:00etan Kadena Perpetua, Pixontxis eta Iskanbila taldeen kontzertua, Gudarien plazan

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak