Elikadura-burujabetzaz jardungo du Paul Nicholsonek iluntzean

Jon Berezibar 2015ko mai. 4a, 20:00

Harreman dendak eta Elkarhezitzen Debagoieneko Garapenerako Hezkuntza Lantaldeak antolatuta, Paul Nicholsonek (Via Campesina eta EHNE) eta Ekuadorko emakume nekazari batek berbaldia egingo dute, 19:00etan, Kulturaten. Iparraldeko zein Hegoaldeko ekoizleen ikuspegitik, kontsumo humanoagoa zelan egin aztertuko dute.

Paul Nicholson, Nancy Ayol eta Gabriela Gaibor izango dira hizlariak eta kontsumitzaileen enpatia maila delakoa hartuko dute berbagai. Mundua eraldatzeko bidezko merkataritzak duen berezibiko garrantziaz jardungo dute ze, haien aburuz, kontsumitzaileek botere hori baitute bai garapen bidean diren herrialdeetan zein bertako gizartean ere eragiteko. 

Harreman dendak eta Elkarhezitzenek antolatu dute berbaldia eta babesle dira Setem Hego Haizea, Emaus, Mundukide, Oppen3, Bagara, Lanki eta Arizmendiarrietaren Lagunak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak