Haurrendako eta haurren ikuspuntutik egindakoa da Kalekantoi: "Herri eta hiriak haurrenak ere badirela aldarrikatzeko sortu dugu. Horregatik bultzatu nahi izan ditugu haurrak kalea bere egitera eta euren kasa bertan jolastera. Era berean, jolasaren indar sozializatzailea eta hezitzailea azpimarratu eta jarduera ludiko eta talde jolasaren bidez zenbait gaitasun lantzeko baliagarria den tresna sortu dugu", adierazi dute gaurko aurkezpenean.
Aldi berean, Kalekantoi haurrendako izan arren helduen esku hartzea ere bultzatu nahi dute Txatxilipurdikoek: "Horregatik irizpide eta aholku sorta ere prestatu dugu batez ere erabilera hezkidetzailea sustatu guran. Hezkidetza zergatik? Horren ohikoak diren sailkapen sexistak ekidin eta neska zein mutil izan jolasteko aukera guztiak eskainiz, haurren euren identitate eta gaitasun sozialak askatasunean eraikitzeko, besteak beste".