Legazpiko Udalari euren eskaerak jakinaraziko dizkiote Ordainduk eta Eskuratuk

Leire Kortabarria 2015ko api. 27a, 17:39

Legazpin kale-agerraldia egingo dute Ordaindu eta Eskuratu elkarteek eta hango Udalean euren eskaerak aurkeztuko dituzte, eguaztenean. Hara joateko autobusa ipiniko dute: Garibain, 16:00etan; San Prudentziotik eta Oñatitik (Olakua) ere pasatuko da. Izena emateko, Ordaindurekin harremanetan ipini behar da.

Kale-agerraldia 17:30ean hasiko da. 19:30ean, Udalari jakinaraziko dizkiote euren eskaerak.

Helburua da euren erreibindikazioak "Gipuzkoako herrietatik zabaltzea", bereziki Legazpin Fagor Etxetresnetako bazkide asko daudelako. Gainera, Mondragon Korporazioko presidente Javier Sotilen bizilekua dela ere aipatzen du Ordainduk.
 
Honako hau dio Ordainduk: "Korporazioaren hutsuneen gaineko eztabaida Fagorren itxierak utzi zituen bi fronte nagusietan ireki nahi dugu: kaltetu guztiendako lanpostu finkoak eta gure aurrezkiak itzul diezazkiguten".

Sotilek komunikabideetan egindako baieztapenak ukatzen ditu Ordainduk: "Sotilek dio 1.600 bazkide inguru birkokatu direla. Ulertzera ematen da horiek guztiek lanpostu finkoa dutela, eta hori guztiz gezurra da. Unean uneko ordezkapenak egiten dihardute pertsona horiek. Bestalde, Fagor berri bat aldarrikatzen du, nola ulertzen du Sotilek Fagor berri bat Mondragonek konpondu barik utzi zituen arazoak konpondu gabe?"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak