MUko bigarren territorialeko mutilek partidu oso ona jokatu zuten atzo, zapatua, Zarautzen kontra. Lehen minututik guztia eman zuten kantxan eta entrenatzaile Juan Carlos Davilaren ustez, "denboraldiko partidu onena" izan zen. Denboraldi guztian, lau partidu besterik ez ditu galdu taldeak. Garaipenari esker, mailaz igo dira eta irailetik aurrera lehenengo territorialean lehiatuko dira. "Partiduaren ostean, Iturripera joan ginen EBAko partidua ikustera. Gero, elkarte batean afaldu genuen eta igoera ospatu genuen", azaldu du Davilak.
EBA mailakoak ez ziren horren fin ibili. Garaipen bakarra falta zitzaion EBA mailako taldeari mailari eusteko, baina ezin izan zuten Kantabriako Estela garaitu. Datorren zapatuan (19:00) sailkapenean azken hirugarren doan Santanderko talde baten aurka jokatuko du eta mailari eusteko irabazi egin beharko dute. Partidu gogorra dute beraz aurretik.
Infantilak, ostera, donostiarren aurkako partidua irabazita (48-29), Gipuzkoako txapeldun dira. Partidu oso ona jokatu zuten horiek ere.
Infantil mailako mutilak.
Eta ondo moldatu ziren baita ere junior mailako mutilak Tolosan (44-58). Oraindik ez dira ligako txapeldun, baina atzoko partidua irabazita, maiatzaren 10ean jokatuko den Gipuzkoako Txapelketako finalerdietara sailkatu dira.
Junior mailako mutilak.