Solozabalen musika, Goikobaluk eta Arrasate Musikaleko Orkestrak elkarrekin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko api. 25a, 12:52

San Frantzizko Eliza lepo bete zen atzo, egubakoitza, Udaberri Musikaldiaren zikloaren barruan Arrasate Musikaleko orkestrak eta Goikobalu abesbatzak egin zuten emanaldiaz gozatzeko. Ordu eta erdiko emanaldia egin bazuten ere, kantu gehiago entzuteko egarriaz geratu zirela zioten bukaeran, ikusle batzuk.

Mimoz prestatzen duten kontzertua izaten da atzokoa, dagoeneko Udaberriko Zikloan klasikoa bihurtu dena, eta urtero herritar asko batzen dituena. Bi zatitan banatutako errepertorioa eskaini zuten: Orkestrak hiru pieza jo zituen lehenengo; eta abesbatza gehitu zitzaion ondoren, Solozabalen Suite Vasca obrako hiru kantu elkarrekin eskaintzeko. "Orkestrarentzako urteoko kontzerturik garrantzitsuena izaten da honakoa. Eskolako ikasleek, ikasle-oihek eta irakasleek osatutako 54 musikari batu ginen. Denetik jo genuen, musika klasikoko pieza ezagun bat, soinu banda bat ondoren, eta musika kubatarra ekarri genuen hirugarrenarekin. Asmatu genuela esango nuke jasotako txaloak horren erakusle" kontatu du Edorta Aiastuik, Arrasate Musikaleko irakasleak.

Goikobaluko presidentea den Juan Antonio Barriocanal ere gustura zen atzoko emanaldiaz: "20:30ak inguruan hasi zen gure zatia. Urtero moduan, Eliza gainezka zegoen. Solozabalen hiru kantu abestu genituen Orkestrak lagunduta; eta iaz moduan, autore beraren Gernika kantatu genuen bis moduan. Gustura kantatu genuen eta jendeari gustatu zitzaion, batek baino gehiagok esan zigun, motza egin zaitzaiela eskainitakoa eta kantu gehiago entzuteko gogoarekin geratu zirela".

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak