Bulegoko kanpoaldean eta barruan –dirua ateratzeko makinak dauden tokian– egin dituzte pintadak. Makinek ez dute kalterik jasan eta erabilgarri daude.
Hipoteka berriro ere negoziatu nahi zuen
Miren Peñak bere buruaz beste egin zuen martxoan, Antsoainen. Laboral Kutxarekin zuen bere etxearen hipoteka Peñak; emakumeak hipoteka berriro ere negoziatu nahi zuen, baina Laboral Kutxak ezezkoa erantzun zion.