Euskal Herriko eta atzerriko kaleko dantzariak elkarrekin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko api. 24a, 12:19

Moskuko Predatorz break-dance taldea

Bost5 kaleko dantzen ikuskizuna egingo dute etzi, domeka, Amaia antzokian (19:30), alor horretan eskarmentua duten hiru taldek elkarlanean: Elorrioko Logela Multimediak, Bilboko Ed Steps taldeak eta Moskuko Predatorz konpainiak.

"Munduko break-dance dantzari onenen artean daude errusiarrak eta biharko Bilboko BreakOnStage jaialdira zetozela aprobetxatuaz bertako puntakoekin batu gura izan ditugu. Talde bakoitzak bere aldetik prestatu ditu koreografiak, ondoren, bi egunetan entseatu dugu elkarrekin eta gaur, egubakoitza, estreinatuko dugu Andoainen". dio Logelako Ander Garaizabalek.  

Bost koreografia ditu, Logelak irudiz eta musikaz jositako ikuskizunak: "Estilo oso ezberdinetakoak dira: Bilbokoak berritzaileagoak dira, eta errusiarrek, besteak beste, 80. hamarkadako break-dance pausuetara jotzen dute. Errusiako folklorea breakdance-arekin uztartutako saio dibertigarri eta ausarta egingo dute. Txandakatuaz joango dira".

Sarrerak hamar eurotan eskura daitezke antzokiko leihatilan eta Arrasate.eus atarian. Udalak gazteentzako eskaintza berezia egin du; hori horrela, gaur, egubakoitza eguerdia bitartean, baten prezioan bi eskuratzeko aukera izango dute Gazte Bulegoan.

Bihar, Bilbon BreakOnStage

Bilbao Arenan egingo dute bihar (19:00) Euskal Herriko lehiaketarik garrantzitsuena. Han izango dira, Aretxabaletako Fun Dantz jaialdiko hiru talde irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak