Infantil mailako taldeak Gipuzkoako Txapelketako finalaren itzulerako partidua jokatuko du Musakolan (zapatua, 10:15). Joaneko partiduan 36-43 irabazi zuen Donostian, eta errenta horri eutsi beharko dio txapeldun izateko.
Bestalde, junior mailako taldea liga txapeldun izan daiteke Tolosan irabazten badu (zapatua, 10:00). Lehia irabazita, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako sailkatuko da.
Territoriala eta EBA
Mondragon Unibertsitatearen talde nagusiek ere norgehiagoka erabakigarriak dituzte. Bigarren territorialean diharduen taldea mailaz igo daiteke Zarautzen irabaziz gero (zapatua, 16:00). Garaipena lortuta Lehenengo Territorialean lehiatuko da irailetik aurrera.
Azkenik, EBA mailako taldeak partidu gogorra eta intentsua jokatuko du Kantabriako Estelaren kontra (zapatua, 18:00). Josu Larreategiren taldeari garaipen bakarra falta zaio matematikoki mailari eusteko. Zaleen laguntza ezinbestekoa izango da partidua irabazi ahal izateko.