Imanol Ituiño magoaren abileziak eta umoreak Arrasateko gaztetxea txunditu du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko apirilaren 24a

Kooltur Ekintza taldearen Kooltur Ostegunak ekimenak Imanol Ituiño magoa gonbidatu zuen atzoko saiorako. Jende asko erakarri zuen mago bilbotarrak gaztetxera eta hurbildu zirenek ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan zuten: abilezia, umorea eta inprobisazioa barra-barra dituela erakutsi zuen. Ituiñok hainbat ikusle igo zituen gaztetxeko agertokira, eta denetariko trikimailuak egin zituen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak