'Pobresiak' egubakoitzean Arrasateko Jai Zalen: poesia, ironia eta umorea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko api. 23a, 16:34

Arrasateko Jai Zale taberna kudeatzen duen Euskal Herrian Euskaraz taldeak poesia emanaldi interesgarria antolatu du biharko (23:00), hilak 24. Pobresiak izenarekin bataiatu dute ikuskizuna Eñaut eta Aimar Uribesalgo anaiek; zuzeneko poesia musikatua da, ironiaz eta gizartearekiko kritikez jositakoa. 

Pobresiak emanaldia poesia musikatua da, zuzena, ironiaz betetakoa. Ordenagailuz jarritako musikak lagunduta (edo ez) errezitatzen dituzte Oñatiko bi anai hauek euren poesiak, umorez jantzitako kritika sozialez beteak. Gehiena euskaraz den arren, bakar batzuk gazteleraz ere badira. Poesia motzak, luzeak, txirularen soinuekin lagundurikoak, rock bertsioak, ikus-entzunezkoak... ez dute denetarik egiten, baina poesia bakoitza ezberdina izan dadin ahaleginak egiten dituzte. Antolatzaileen arabera, "poesia gustatzen ez zaien herritarrei" dago zuzenduta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak