Arrasateko errugbi taldeak herritarrekin ospatuko du txapela zapatuan

Mireia Bikuña 2015ko api. 23a, 15:36

Arrasate Rugby Taldeak herritarrekin ospatuko du ligako txapeldunak direla. Azken norgehiagoka jokatuko dute zapatuan La Unicaren kontra, eta ostean hasiko dituzte ospakizunak. 1995-96 denboraldian egin zuten moduan, Kanpanzar Harrobiak enpresaren kamioia hartu eta kalerik kale ibiliko dira.

Mojategin hasita, honako ibilbide hau egingo dute: Maala kaleko biribilgunea-Muxibarko biribilgunea-Uribe-San Andres-Garibai. "18:30 aldera irtengo gara herritarrekin ospatzera. Denboraldi borobila egin dugu eta merezi dugu ospakizuna", esan du Xabier Gardoki kapitainak.  

Lehiaren ostean bazkaria 

Ligako azken txapelketa tramite hutsezkoa da. La Unicaren kontra jokatuko dute (zapatua, 12:00). Puntuak besterik ez dago jokoan. "Baina azken lehia izatera, irabazi egin gura dugu eta aurtengo bolada mantendu", dio arrasatearren kapitainak. 

Partiduaren ostean, bazkaltzeko elkartuko dira eta kalejira hasi aurretik, girotzen hasteko, Arrasateko beteranoek Mojategin jokatuko duten partidua ikustera joango dira.

Lehen Mailakoen kontra

Liga txapelketa irabazi ostean, Arrasateko errugbi taldeak Lehen  Mailan jokatzeko txartela eskuratu du. "Hurrengo astean egingo dugu bilera azken erabakia hartzeko. Seguruenik, mailaz igo eta Lehen Mailan jokatuko dugu. Maila gogorragoa eta zorrotzagoa izango dela badakigu, baina aukera aprobetxatu beharko dugu", esan du Gardokik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak