Hauteskundeei begira, Irabaziren helburua zein den argitu du Merinok asteon: "Arrasatearrei eragiten dieten erabaki garrantzitsuetan parte hartu gura dugu eta herritar guztien ongizaterako egingo dugu lan. Horregatik helburua da emaitza onak jasotzea ahalik eta ordezkaritza zabalena izateko".
Programari dagokionez, Udaleko arlo guztietarako proposamenak dituela esan eta honakoak nabarmendu ditu Merinok: "Etika, gardentasuna eta herritarren parte hartzea defendatzen dugu, eta bereziki arlo publikoa, enplegua eta justizia soziala. Gure hautagaitzak bai bermatu dezakeena da zintzotasunez egingo dugula lan Arrasateren alde".
Kaltetuenak oinarri
Pertsonak politikaren oinarri izan behar direla uste du Irabazik, familien errenten araberako Udal zerga progresiboak nahi dituzte, udalek etxegabetzeen auzian inplikatu egin behar direla uste dute eta eredu hiritar eta energetiko berri bat ere sustatu behar dela pentsatzen dute, besteak beste.
Pobreziari, bazterketari eta dependentziari aurre egiten uzten dieten zerbitzu eta prestazio "duinak" behar direla aldarrikatzen dute, eta hiri hondakinen arloan zero zabor filosofia dute oinarri.
Jarraian, 21 zerrendakideak: