'Herri hezitzailea, eskola herritarra' aurkeztu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko api. 16a, 13:33

‘Herri hezitzailea, eskola herritarra’ ekimena aurkeztu dute gaur Arrasaten. Haurren hezkuntza eta aisia beste modu batean egin zitekeela amesten zuten sei eragilek bultzatutako ekimena da hau. Egun, hainbat taldek egin dute bat ekimenarekin, eta egitasmoan daude, besteak beste, Huheziko sorguneak ikertegia eta Txatxilipurdi aisialdi taldea.

Zazpi kontzeptutan oinarritzen da taldeak proposatzen duen aisia-eredua, eta oinarrian haurrei parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena aitortzea dago: "Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortu, eta hori oinarri hartuta, haurrei benetako parte-hartze eta erabakitze ahalmena eman, eta eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez, eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate sarea eta auzolana indartzea eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea".

Bost liburuxka

Lan taldeak bost liburuxka atera ditu; horietan, proposatzen dituzten aisi ereduen gaineko aholkuak eskaintzen dituzte. Nola egin ludoteka parte-hartzailea liburuxka Txatxilipurdik egin du.

Kursaalean jardunaldia

Horrez gain, Herri hezitzailea, eskolarra herritarra jardunaldiak antolatu dituzte Donostiako Kursaalean, apirilaren 24rako eta 25erako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak