Lan Enplegu publikoaren benetako eskaintza egin dezala exijitzen diote sindikatuen Osakidetzaren zuzendaritzari, bai eta aurreko jardunaldira buelta eta lizentzien berreskuratzea ere. Horrez gainera, ordezkapenak lehenengo egunetik indarrean sar daitezela eskatzen dute eta 2011ko Garapen Profesionalarekin amaitzea. Sindikatuen ordezkarien iritziz, "egingarriak dira puntu guztiak, gainontzeko administrazio publikoetan argi geratu den bezala".
Bi eguneko grebaren aurretik, apirilaren 18an, manifestazioa deitu dute Bilbora.
Grebaren lehenengo egunean, apirilaren 23an, elkarretaratzeak, Donostiako Pio XII, Gasteizko Santiago eta Barakaldoko Gurutzetako ospitaleen aurrera deitu dituzte. Bigarren greba egunean, Bilbon egingo dute manifestazio nagusia.