'Gosariak' ikusteko azken aukeretako bat, apirilaren 25ean, gaztetxean

Jon Berezibar 2015ko api. 15a, 09:48

Ixtear da Gose lan berezi eta entzutetsua aurkezteko etapa. Lehenago, baina, etxean joko dute, hilaren 25ean gaztetxean. Bertako urteurren ospakizunean joko du hirukoak eta sarrerak jada salgai daude Ttukunen eta Jai Zalen. 

Laburra bezain oparoa izan da Gosariak lanaren aurkezpen bira. Joseba Sarrionandia, Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoak eta Gose hirukotea batu dituen lan kolaboratiboa urrian Bilboko Guggenheim museoan aurkeztu zuten eta ordutik makina bat kontzertu eman dituzte Euskal Herri osoan.

Etapa berezi hau maiatzaren 30ean bukatuko du Arrasateko taldeak Tolosako Bonberenean. Aurretik, baina, azken geldialdia egingo dute etxean; Arrasateko gaztetxean joko dute. 24. urteurreneko ospakizunen barruan joko du Gosek, apirilaren 25ean (22:00) eta sarrerak jada eros daitezke Ttukun dendan eta Jai Zale tabernan (5 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak