"Talde gazteak egundoko jokalari onak eman zituen – Sagasta, Aranbarri, Larrauri…, futboleko lehen mailan jokatu zutenak, aurreneko biak Errealeko historikotzat jo genitzake eta Larrauri Real Madridek fitxatu zuen. Eta hasiera-hasieratik erakutsi zuen UCEA gazteak bere kalitatea. 1957-58 denboraldian Gipuzkoako txapeldunordeak izan ziren, finala Real Sociedad ekipoaren kontra galduta. Egundoko palmaresa erakutsi zuen UCEA talde jubenilak bere historia laburrean.
Unión Cerrajeraren krisi ekonomiko eta industrialaren kariaz, enpresak futbol ekipoari eustea gehiegizko gastutzat hartu zuen eta UCEA betiko desagertu zen 1965ean", kontatzen du, besteak beste Velez de Mendizabalek Hots Begi Danbolinak blogean.