Arizmendiarrieta, Beneragarri izateko bidean

Txomin Madina Milikua 2015ko api. 14a, 17:35

Datorren astean, hilaren 22an beteko dira 100 urte Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz ekintzailea jaio zela, eta haren kanonizazio bidean urrats berri bat eman dute. Izan ere  Erroman, Arizmendiarrieta kanonizatzeko eskaria aztertu duen bederatzi teologok osatutako batzordeak aho batez erabaki du Arizmendiarrietak merezi duela Beneragarri izendapena.

Orain, teologoen iritzia Kardinalen batzordera eroango dute, eta horrek erabakiko du proposamena bere egin eta Aita santuaren aurrean aurkezpea. Aita Santua bera da Beneragarri izendatu edo ez erabakiko duena.

Arrasateko parroko eta Arizmendiarrieta kanonizatzeko batzordeko kide Horazio Argarateren esanetan, teologoen  batzordeak azterketa sakon baten ostean hartu du erabakia, eta azterketa horretan, Arizmendiarrietaren bizitza eta idazkiak aztertu dituzte, besteak beste.

Kanonizatzearen aldeko batzordeak egindako lana ere goraipatu du Argaratek, baina gaineratu du, era berean, Arizmendiarrietaren kanonizaziorako bidea oraindik ere luzea dela.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak