Tarte horretan, ordezko bide gisa antzinako GI-2620 bidea erabiltzea gomendatzen du Aldundiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-2620 errepidean hainbat artapen lan egin behar ditu eta, lan horietako batzuk tunel barruan dauden instalazioetan egin behar direnez, ezinbestekoa du zirkulazioa erabat moztea. Horregatik, GI-2620 errepidea erabat itxiko da, Arrasateko Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean. Mozketa gaur gaueko hamarretatik bihar goizeko seietara egingo da. Ordu horretatik aurrera, GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.
Tarte horretan, ordezko bide gisa antzinako GI-2620 bidea erabiltzea gomendatzen du Aldundiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.