Kale-agerraldia egingo du Ordainduk eguenean

Leire Kortabarria 2015ko api. 13a, 16:42

Ordaindu plataformak kale-agerraldia deitu du eguenerako, hilak 16, Garibai kaletik hasita, 18:00etan.

Ordainduko zuzendaritzak dioenez, "exijentziak, eztabaidak eta kooperatiben zuzendaritzaren aurkako protestak publikoak izan behar dute". Euren esanetan, "agintariei gauza gehiegi onartzeak lanpostu gehienak galtzea eta ekarpenak, mailegu merkantilak eta itzultzeak egin gabe uztea" ekarri du.

Iragartzen dute, gainera, "seguruenik oraingo astean" beste mobilizazio bat iragarriko dutela. "Kooperatiben ekintza guztietan, batzar orokorretan, eztabaidetan, organo kooperatibistekiko harremanetan, pertsona esanguratsuekin… egon behar" dutela esaten du Ordainduko zuzendaritzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak