Minusbaliotasunak gainditzen, atletismoa bidelagun

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko apirilaren 12a

Euskal Herriko egokitutako atletismo txapelketaren hirugarren edizioa jokatu da gaur, domeka, Mojategin. Askotariko probak egin dituzte, eguraldia lagun: 50, 100, 200 eta 1.500 metroko lasterketak, pisu jaurtiketa, disko jaurtiketa eta luzera jauzia, besteak beste. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorri dira atletak, ezintasun pertsonalak gainditzen eredu direla berretsiz. 

Izan ere, atletismoak kirol gaitasuna garatzea errazten du indarra, gaitasuna, trebetasun fisikoa eta trebetasun mentala konbinatuz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak