Arrasateko udaletxea hartuz hasi dituzte Gazte Eguneko ospakizunak

Arrasateko gaztetxea kudeatzen duen Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak (AGAKO) egitarau zabala antolatu du gaurko, zapatua. Gazte Eguna ospatzen dihardute; Herriko plazan ekin diote egunari petardo traka batekin eta gero udaletxea hartu dute gaurkoan kalea eurena dela aldarrikatzeko. Bazkaria ere Herriko plazan egingo dute eta egunak luze joko du gaur, parrandarako eta jolaserako gogoz esnatu dira-eta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.