Txatxilipurdik kudeatzen dituen ludoteketan ez dute aspertzeko astirik izan Pazko Astean zehar. Aretxabaleta eta Eskoriatza arteko parkean askotariko jolasak egin zituzten martitzenean, Arrasateko Azoka Plazan herri kirolekin gozatu zuten eguaztenean eta atzo, eguena, Monterron parkean slackline jarduera probatzeko aukera izan zuten umeek, besteak beste. Gaur, egubakoitza, Okendoko ludotekan elkartu dira ume guztiak arratsalde pasa ederra egiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.