Arizmendiarrieta kanonizatzeko batzordeak antolatu du erakusketa. Bertatik azaldu dutenez, helburua da Arrasaten kooperatiben mugimendua bultzatu zuen apaizaren gizatasunaren berri ematea gizarteari; Arizmendiarrietaren ereduaren bitartez, bizitza ekonomiko eta sozialean kooperazioa praktikatzera deitu gura dituzte kristauak, gizarte justuago baterako bidean.
Urtemugako ospakizunen harira, Arizmendiarrieta100.com webgunea jarri zuten martxan, martxo amaieran.