Zerbait gertatzen zaigula ohartarazten gaituzten seinaleak antzematen erakutsiko du Iglesiasek. "Gelditzeko, gogoeta egiteko eta neurri batzuk hartzeko garaia dela jakinarazten diguten seinaleak", azaldu du psikologoak. Horri esker, egoera kontrolatzen ikastea da helburua, okerrera egin ez dezan.
Hitzaldia martitzenean izango da, apirilaren 14an, 18:30ean, Kulturaten.
Agifes, 1985a geroztik lanean
Agifes 1985. urtean sortu zuten buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei laguntzeko, gaixotasun mentalen ezagutza zabaltzeko eta estigma gainditzearren lan egiteko. Egun, 1.000 bazkide inguru ditu elkarteak, baina askoz jende gehiagori eskaintzen dio arreta.