Gutxitasunen bat duten edo gaixorik dauden pertsonek etxetik bertatik notario aurrean botoa emateko aukera dute eta horiei ere lagunduko diete tramiteak egiten.
Arrasateko Casa del Pueblon abiarazi dute zerbitzua, hauteskunde egunean botoa ematera joan ezingo diren herritarrei posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko. Astelehenetik egubakoitzera, egunero egongo dira Martxoaren 8 kaleko bulegoan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, maiatzaren 14ra arte.
Gutxitasunen bat duten edo gaixorik dauden pertsonek etxetik bertatik notario aurrean botoa emateko aukera dute eta horiei ere lagunduko diete tramiteak egiten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.