Gaur, Egubakoitz Santua izanik, Gurutze Bidea egin dute hainbat herritarrek. 200 pertsona inguru batu dira 08:00etan, eta Portaloitik hasita, Santa Barbarako parkeraino igo dira sinisdun ugari. Ibilbidean zehar, hamalau geldialdi egin dituzte bertaratu direnek, geldialdi bakoitzean Jesusen bizitzako pasarteak irakurtzeko.