Udalekuetarako hezitzaile bila

Ubane Madera 2015ko api. 1a, 09:19

Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak aurtengo udalekuetan hezitzaile moduan jarduteko deia egin du. Maiatzaren 8an bukatuko da izena emateko epea.

"Hezitzaileen zerrenda luze bat egin nahiko genuke. Urtero egin izan dugun bezala aurten ere, haur eta gaztetxoekin lan egiteko gogoa baduzu, animatu eta hurbildu zaitez izena ematera", diote Txatxilipurditik.

Hori bai, jakinarazi dute hezitzaileen formaziorako saio berezi bat antolatuko dutela, eta derrigorra izango dela bertaratzea udalekuetan parte hartzeko. Ekainaren 6an izango da (egun osoa).

Baldintzak

Izena emateko osterantzeko baldintzak honako hauek dira:

  • 18 urte edo gehiago izatea.
  • Euskara jakitea.
  • Txatxilipurdik antolatzen dituen formazio saiora etortzea.


Eta aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak honako hauek dira:

  • Begirale titulua izatea
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Lanerako prestutasuna
  • Bizilekua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak