Domingo Artzamendiz gainera, argazkian azaltzen diren prozesioko ia kide guztien izenak dakartza kontakizunak, Ama Birjina bera inguratzen dabiltzan guardia zibilak izan ezik, "badaezpada ere, mozal legea dela eta", dio Debagoieneko historialariak.
Tipleak
Honako hauek azaltzen dira, hain justu ere: "tipleen aurretik Don Frantzisko (Arrizabalaga) organo jole eta abesbatzetako zuzendaria. Eta tipleak? Tumatxa! Jose Luis Ezkurraren laguntzarekin identifikatu ditut gehienak:
1. lerroan: eskumatik- ezkerrera: Arturo Goikoetxea, ezezaguna, Joakin Ziardegi, José Ramón Fernandez eta José Mari Madinabeitia. 2. lerroan: José Luis Ezkurra, José Luis Torres, Roberto Egidazu, Jose Luis Loiti eta Germán Berezibar.3. lerroan: ezezaguna, José Ignacio Goikoetxea, Jesús Mari Arzamendi, Javier Kintana, Joakin Etxebarria, ezezaguna.
Abesbatza
Parrokiako abesbatza dator segidan. Ahots ederrak, bai jauna! Eta hor izen mordoa eman daiteke. Julito Iriondo, Alfontso Gorroñogoitia, Barrutia, Fertxu Aranburu, Felix Arriaran, Patxi Nafarrete, Pablo eta Pedro Zumelaga, Juan Bautista Usandizaga, Juantxu Aranburu, Jose Mari Kortabarria, Arroitia, Jose Mari Mendizabal, David Arzamendi, Luis Maidagan, Jose Antonio Gonzalez, Castor Uribe, Zabaleta, Rafael Trincado, Juan Arzamendi, Oskar Azkonaga, Javier Aranzabal, Alfontso Arzamendi eta abar. Kuadrilla ederra, arranopola! Zelako ahotsak! Horiek guztiek urte hartan herrian eman zuten Aste Santua.
Eskuin aldean, argizari banarekin identifikatu ditugu: Antonio Balerdi, Vicente Velez de Mendizabal, Jose Lasa, Gaspar Ezkurra, Beitia eta Joxe Azkoaga. Horiek ere, Arrosario Kofradiakoak".
Horiexek, besteak beste, argazkikoak. Kontakizun osoa irakurtzeko, 1949arrasate blogera jo daiteke.